'Sanjuanera' kremaren ikastaroa (Etxebarria)
Etxebarriko ETX Kultur Elkarteak Sanjuanera kremaren ikastaroa egingo du, ekainaren 18an. 10:00etan Plaza Barrin geratuko dira eta belar bilketa egingo dute auzoetan. Ondoren, krema egingo dute jubilatuen txokoan. Bakoitzak bere pototxine eraman behar du.