Santa Eske Eguna (Berriatua)
Santa Eske Eguna ospatuko dute otsailaren 4an Berriatuan.
Egitaraua:
- 10:00: Eskolaurretik irtenda, baserriz baserri ibiliko dira koplariak.
- 13:30: Bazkaria. Izena emateko azken eguna: otsailak 2 (udaletxean izena eman behar da).
- 15:00: Kantuan herrian zehar, Mendibarren frontoian hasita.
- 20:00: Umeentzako txokolatada, Zentrala tabernan.
- 21:00: Afaria Goizalde elkartean.