Santa eskea (Mutriku)
Santa Eskean aritzeko otsailaren 9an 09:00etan jarri dute hitzordua, Luardon. Lau talde arituko dira goiz eta arratsalde kantuan Mutrikuko kale eta baserrietan.
- 1.Taldea: Iñigo Arrizabalaga eta Malen Aldalur koplari ariko dira, goiz eta arratsalde herriko kaleetan.
- 2.Taldea: Angel Mari Peñagarikano eta Peru Vidal konplari ariko dira Olatz eta Ibiri bailaretan.
- 3.Taldea: Alex Idoeta eta Orlando Arreitunandia ariko dira koplari, Astigarrabia, Olabarrieta eta Laranga bailaraetan.
- 4.Taldea: Iñaki Apalategi eta Xabier Astigarraga koplari ariko dira goizean Galdua bailaran eta arratsaldean Mijoan.
“Azken urtetan egin moduan, Santa Eskean batzen den dirua beharren den herriko elkarte edo taldeentzat bideratuko da. Aurtengoan, Samikoilako jai batzordea etorri da laguntza eske eta batzen den zakuaren erdia beraientzat izango da, beste erdia bertso eskolaren beharrak finantzatzeko erabiliko da.”