Santo Tomas (Mutriku)
Santo Tomas eguneko zoka egingo dute Mutrikun abenduaren 21ean [zapatua], Mutrikuko Udalak antolatuta. 10:00etan emango diote hasiera azokari Goiko Plazan, 12:30ean Herri Kirolak egongo dira Beheko Plazan. 13:00etan Trikitixa taldearen eskutik kalejira egongo da, eta gauean MRK gaua egongo da Mutrikuko Gaztetxean, 22:30ean hasita, Mutrikuko Rock Kolektiboaren eskutik.