'Sentipenak eta sexualitatea' tailerra (Mutriku)
Feminismo anitzak tailer zikloaren baitan, Sentipenak eta sexualitatea tailerra egongo da urriaren 28an, 18:00etatik 20:00etara, Mutrikuko Zabiel kultur etxeko ganbaran. Dinamizatzailea: Natalia Bejarano (Ekuadorreko sexologoa). Izen ematea: urriaren 13ra arte (feminismoaholkularitza@mutriku.eus). Tailerraren bidez identitate eta orientazio sexualen inguruan dauden estereotipoak eta aurreiritziak identifikatu nahi dira. Horrela, egun sexu eta ugalketa eskubideen eta LGTBIQ+ eskubideen defentsaren artean loturak sortzea da, ikuspegi feminista batetik sexualitatea eta desioa kudeatzeko tresnetan aurrera egiteko. OHARRA: nork bere esterilla eraman beharko du.