Simon Bolivarren jaiotzaren 240. urteurrena (Ziortza-Bolibar)
Simon Bolivarren jaiotzaren 240. urteurrena ospatzeko, Asisko Urmenetaren erakusketa egongo da Simon Bolivar Museoan eta egun osoko egitaraua antolatu dute:
- 11:00. Nafar gerrilaria, Mariskala anderea eta Askatzailearen askatzailea. Euskal Herria Bolibartu! Asisko Urmenetaren eskutik hitzaldia eta erakusketaren inaugurazioa, museoan.
- 13:30. Ekitaldia eta lore eskaintza, udaletxean.
- 19:00. D’Capricho taldearen kontzertua, frontoian.