Sodupe-Gallarraga-Sodupe irteera bateratua (Lea-Artibai eta Mutriku)
Mutrikuko (Burumendi), Ondarroako (Aurrera) eta Markina-Xemeingo (Artibai) mendi taldeek Sodupe-Gallarraga-Sodupe irteera bateratua egingo dute urtarrilaren 16an. Autobusa 07:35ean aterako da Mutrikutik, 07:45ean Ondarroatik eta 08:00etan Markina-Xemeindik. Esan dute kilometro aldetik ibilbide laburra izango dela, baina aldapa handiekin.