'Street dance' tailerrak eta erakustaldia (Markina-Xemein)
Street dance tailerrak eta erakustaldia, apirilaren 17an, 17:00etan, Markina-Xemeingo Plazabarripean. Tailerrak 17:00etatik 17:45era eta 18:00etatik 18:45era egingo dira. Tailerretan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da (azken eguna apirilak 16): 94-616 63 03. Dantza erakustaldia tailerrak amaitu eta gero egingo da, Elements Dance Studio taldearen eskutik. Oharra: dantza erakustaldirako gonbidapenak udaletxeko herritarren kutxazainean hartu behar dira (ikuskizuna hasi arte egongo dira eskuragai).