Suhar koruaren kontzertua (Markina-Xemein)
Xemein Abesbatzaren 50. urteurreneko ekitaldien barruan Oskarbi abesbatzaren kontzertua egongo da urtarrilaren 10ean, 19:30ean, Xemeingo eliza. Xemein Abesbatzarekin batera abestuko dute. “1960ko hamarkadan famatua egin zen musika taldea da”.
Urtarrilaren 24an, aldiz, Suhar Koruaren kontzertua egongo da, 19:30ean, Xemeingo elizan. Sarrerak 10 euro balioko du. “Gizonen abesbatza da, ahots grabeez osatuta. 2018ko udazkenean hasi zuten haien ibilbidea. Tolosako abesbatzen lehiaketako irabazleak izan ziren 2023an”.