'Ti-ta' bakarrizketa (Markina-Xemein)
Maria Blancok eta Ana Goitiak Ti-Ta bakarrizketa eskaiko dute maiatzaren 17an, 19:30ean, Uhagonen. Sarrera: 5 euro (bazkideek, 3 euro). “Ikuskizun bizia, arina eta trebea da. Lodifobia, ligatzeko zailtasunak, adina eta depilazioa… izango dira, besteak beste, jorratuko diren gaiak. Kutsu feminista duen ikuskizuna da”.