'Tinta iluntzean' errezitaldia (Lekeitio)
Lekeitio 700 egitasmoaren baitan, Tinta iluntzean errezitaldia egongo da apirilaren 9an, 19:00etan, kultur etxeko Azkue aretoan. “Batzuk bertan sortu ziren eta kanpora joan dira, eta beste batzuk gurera etorri dira inspirazio bila. Horien artean ditugu Karmele Jaio eta Txili Lauzirika. Biek poesia emanaldia eskainiko digute lagunarteko giroan.”