Trail lasterketa eta mendi martxa (Etxebarria)
Etxebarria. Txik-Txak Kirol Elkartearen eskutik, Trail lasterketa eta mendi martxa egingo dituzte, maiatzaren 23an (zapatua), Etxebarriko herriko plazatik irtenda.
Hauek dira ibilbideak, irteera ordutegia eta prezioak:
- Trail luzea. 25 kilometroko ibilbidea eta 1480 metroko igoera, 23 eurotan. 10:00etan irtengo da.
- Trail motza. 14 kilometroko ibilbidea eta 830 metroko igoera, 18 eurotan. 10:30ean irtengo da.
- Martxa luzea. 25 kilometroko ibilbidea eta 1480 metroko igoera, 12 eurotan. 08:00etan irtengo da.
- Martxa motza. 14 kilometroko ibilbidea eta 830 metroko igoera, 8 eurotan. 10:45ean irtengo da.
Podiuma eta sari banaketa 13:30ean egingo dira.
Izena web orri honetan egin daiteke maiatzaren 22a baino lehen.