'Ttanttakadan' dantza eta sormen saioa (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak, Sormen Lantegiak eta Uhagon kulturguneak antolatuta, Ttanttakadan dantza eta sormen plastikoa uztartzen dituen saioaz gozatzeko aukera egongo da apirilaren 29an, 11:30etik 13:30era, Markina-Xemeingo Zelaian. Ekintza 4 urtetik aurrerako umeei zuzenduta dago. Izen-ematea: 94-616 63 03 / 640 29 09 64. Oharra: eguraldi txarra egingo balu, ekintza Plazabarripean egingo litzateke. Antolatzaileek beldurrik gabe sortzeko arropa aproposa eramateko gomendio egin diete parte hartzaileei.