Tuppersex feminista (Markina-Xemein)
Azaroaren 25aren harira, Tuppersex feminista egingo dute abenduaren 17an, 18:30etik 20:00etara, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. “Emakumeei zuzendutako ikastaroa da, norbere burua ezagutzeko eta plazera lantzeko tailerra”. Sarrera librea eta doakoa edukiko du, edukiera bete arte.