Txarri Boda (Markina-Xemein)
Sarek antolatuta, preso eta iheslarien aldeko ekimena egingo dute otsailaren 11n Markina-Xemeinen. 13:00etan salbuespen neurriekin amaitzeko exijitzeko elkarretaratzea egingo dute Karmengo iturrian, eta 21:00etan Txarri Boda egingo dute Lea Artibai Ikastetxeko jantokian; Loirats mertzerian edo Opela okindegi/kafetegi/gozotegian izena eman behar da. Oharra: otsailaren 7a da izena emateko azken eguna.