Txi-Kung ikastaroa (Mutriku)
Lotunek antolatuta Txi-Kung ikastaroa abiatuko da urtarrilaren 22an, 10:15etik 12:15era, Luardon. Hurrengo saioak: urtarrilak 29, otsailak 4, 12, 19 eta 26.
Marta Kaperotxipi Urainek dinamizatuko du saioan Txi-Kungaren bidez norbere burua ezagutu eta tonifikatzeko aukera egongo da: “Neguak ez du zertan gorria izan behar, kolore askotarikoa baizik! Zatoz Txi Kung ikastarora eta hasi dezagun urtea gorputza eta arima garbituz, zainduz, mimatuz eta energiaren kolorez tintatuz! Esperientzia intimoa bezain dibertigarria izango da”
Jantzi erosoak, ura, koadernoa eta boligrafoa eramatea gomendatzen da. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute 15 egun lehenago.