Txirrimorraskin izena emateko aukera egongo da (Ondarroa)
Txirrimorraski Ondarroako denbora libre taldean izena emateko aukera egongo da urriaren 1ean, 17:30etik 19:00etara, taldeak Kantoipe kalean daukan lokalean. Izena ematerakoan 20 euro eta fitxa beteta eraman behar dela esan dute. Izena ematen den lehen aldia bada, diruaz eta fitxagaz batera bi argazki eta Osakidetzako txartelaren fotokopia ere eraman behar da.