Txopitturri guraso elkarteko irteera (Munitibar)
Munitibar. Zapatuan [maiatzak 16] ospatuko da Txopitturri Guraso Elkarteko urteroko irteera. Goizean, Gesaltza Añanako gatzategietan murgilduko gara, gure inguruko altxor berezi hau ezagutzeko eta esperientzia desberdin bi bizitzeko; gatzategiko lanak eta spa. Bazkalostean herria ezagutzeko aukera izango dute eta 16:30ak aldera Munitibarko bueltan jarriko dira.
Elkartekoak ez diren kideak autobusa 10€, eta tailerrak 8€ inguru ordaindu beharko dute. Elkarteak kideen kostua hartzen du. Izena emateko maiatzak 12a baino lehen txopitturri@gmail.com-en aldez aurretik antolaketa errazteko.