Udaleku irekietan izena emateko epea (Berriatua)
Berriatuko Udalak antolatutako uztaileko udaleku irekietan izena emateko epea zabalik dago, apirilaren 15etik 30era. Udalekuak Berriatuan erroldatutako 4-12 urte bitarteko umeei zuzenduta egongo dira. Izena emateko, interesatuek udaletxera joan beharko dute, astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00etara. Prezioa: 100 euro (prezio arrunta), 180 euro (familia bereko bi kide), 250 (familia bereko hiru kide). Edozein gizarte laguntza jasotzen duten familiek prezioaren %10 ordainduko dute. Oharra: udalekuak hasi aurretik gurasoekin bilera eingo da.