Umeen mendi irteera, Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta (Markina-Xemein)
Umeentzako mendi irteera antolatu du Markina-Xemeingo Artibai Mendigoizale Taldeak urtarrilaren 31rako. Garindua mendia (646 metro) igoko dute. Autoz joango dira Ziortza-Bolibarrera, eta handik hasiko dira mendia igotzen. Iraupena: 2 ordu eta erdi.