'Vuelta a casa de mi hija' pelikularen proiekzioa (Lekeitio)
Lekeitio. Proiekzioa eguaztenean [martxoak 18] izango da, 18:00etan, Lekeitioko kultur etxeko Azkue aretoan. Sarrera doakoa izango da eta herritar guztiei irekita egongo da. Gainera, Taldearen bideo bat grabatzeko asmoz, saioan zehar ikusleen irudiak jasoko dituzte. Horregatik, antolatzaileek aretoa betetzeko deia egin dute, bertaratutakoen parte hartzea eta giroa bereziki garrantzitsutzat jotzen baitituzte.