XII. Lea-Artibai Rallyaren irteera ekitaldia (Markina-Xemein)
Kastinparro racing taldeak hamabigarrenez antolatu du Lea-Artibai Rallye. Maiatzaren 3an, 20:30an egingo dute irteera ekitaldia, Markina-Xemeinen. Lasterketako autoak podiumetik pasako dira banan-banan, eta ondoren, zelai azpian jarriko duten parke itxian egongo dira autoak.