XVIII. Umeen Arrantza Lehiaketa (Ondarroa)

Ondarroako Arrigorri itsas arrantza elkarteak antolatuta, XVIII. Umeen Arrantza Lehiaketa egingo da irailaren 17an. Parte hartzaileak 14:00etan batuko dira, Musika Plazan. Aurretik, baina, egunean bertan lehiaketan izena eman nahi dutenek horretarako aukera edukiko dute, plazan bertan. Lehiaketan 4 urtetik 14 urtera arteko umeek parte hartu ahalko dute. Arrantza eremua ondokoa izango da: Zubi Barritik Egidazu kaiaren puntara arte. Baldintzak: amuagaz arrantzatu behar da; lazunak ez dute balio; arrainak 7 zentimetrotik gorakoak izan behar dira.
 Musika Plaza, 48700 Ondarroa, Bizkaia, Spain.