Yaalah elkartearen bilera zabala (Ondarroa)
Yaalah elkarteak bilera zabala egingo du azaroaren 3an, 18:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Elkarteko kideek saharar herriarekin interesa duten herritar orori dei egiten die. Bileran 2018ra begira elkarteak dituen zeregin nagusiak azalduko dituzte: janari bilketa, Oporrak Bakean programa, kanpainak… Horrez gain, apirilean herritik egin nahi den elkartasun bidaiko proiektua garatzen hasteko pausoak eman eta proiektuari forma ematen hasiko direla aurreratu dute.
Erribera Kalea, 2, 48700 Ondarroa, Bizkaia.