Yogari buruzko hitzaldia (Ondarroa)
Yoga zertarako? berbaldia egingo da Ondarroako Kofradia Zaharrean, irailaren 25ean, 20:00etan. Hitzaldia Alfredo Iglesias Druva yoga maisuaren eskutik izango da. Hain zuzen ere, zientziaren eta yogaren arteko erlazioari buruz ariko da espezialista eibartarra.
Yoga maisua izateaz gain, Sanatana Dharma Eskolako zuzendarien medikua eta homeopata ere bada Druva. 30 urte baino gehiago daramatza yoga diziplinaren inguruan beharrean.