'Zalantzetatik ikastea, nola ulertu hezkuntz-prozesuak neurozientziaren arabera?' hitzaldia (Lekeitio)

Lekeitioko Azkue Ikastolak antolatuta, David Bueno biologia doktore eta genetika irakaslea Lekeition egongo da azaroaren 11n, 19:00etan, ondoko hitzaldia eskaintzen: Zalantzetatik ikastea, nola ulertu hezkuntz-prozesuak neurozientziaren arabera?. Hitzaldia kultur etxeko Azkue Aretoan izango da. Bertaratu nahi dutenek izena eman behar dute, eta sarrerak 5 euro balio ditu. Internetez izena eman behar da eta inprimakia; han agertzen den kontu korrontean sartu behar da dirua.