Zinema: 'Barraskiloa eta balea eta itsasoko beste ipuin batzuk' (Lekeitio)
Lekeitioko Zinemazaleen elkarteak Barraskiloa eta balea eta itsasoko beste ipuin batzuk filma (gazteentzako saioa) proiektatuko du martxoaren 26an eta 27an, 17:00etan, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Sarrerak Internetez erosi daitezke.
Sinopsia: Barraskilo batek mundua ikusi nahi du eta balea baten isatsera igotzen da. Elkarrekin sekulako bidaia egiten dute, eta izotz-puskak eta sumendiak zeharkatzen dituzte.
