Zinema: 'Top Gun:Maverick' (Lekeitio)
Lekeitioko Zinemazaleen elkarteak Top Gun:Maverick filma (nagusientzako saioa) emango du ekainaren 4an, 5ean eta 6an, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Ordutegia: ekainaren 4an eta 5ean 19:30ean, eta ekainaren 6an 20:30ean. Sarrerak Internetez erosi daitezke, Zerbyte informatika dendan edo leihatilan ikuskizuna hasi aurretik.
Kontakizuna: Top Gun: Maverick 2022ko Joseph Kosinski estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza-filma da, 1986ko Top Gun filmaren ondorengoa. Pete Maverick Mitchel AEBetako armadako pilotua da. Hiru hamarkada joan dira armadan sartu zenetik, eta nahi duen tokian dago orain: zeruetan mugak gainditzen, garai batekoak baino aurreratuagoak diren hegazkin militarretan. Graduatu gazte batzuen mehatxua sentituko du, ordea, halako batean. Eta garai bateko lagun min baten semea topatuko du armadan: Bradley Bradshaw tenientea. Misio zail bati egin beharko diote aurre Mitchelek eta pilotu gazteek. Orduan iritsiko da espero gabeko amesgaiztoa Mitchelentzat.