Zubiburu kobazulora irteera (Lekeitio)
Ades Espeleologia Elkarteak eta Antsotegi Hotelak antolatuta, Lekeitioko Zubiburu kobazulora irteera egingo da martxoaren 20an, 10:00etan. Irteerak bi orduko iraupena izango du eta jende kopurua mugatuta dago. Borondatearen truke parte hartu ahalko da irteeran; jasotako dirua ADES elkartera bideratuko da. Izena emateko: 608 92 29 37 telefono zenbakira deitu edo info@leaktibai.eus helbidera idatzi.