Agur, Ibon
Ez ginduan harritu eguaztenean zure agurrean eliza bete lagun ikusteak. Lagun diot, ez jende. Izan be, inguruan, hainbat kilometrotan, ez dira askorik izango zuk beste ezagun zenduanik, geu artean. Negar egiteko baino estuago gengozan galdu zaitugula ikusita. Baina, tristura iduleztara ipinita, “pozik” egoteko motiborik ez jaku falta emon deuskuzun guztiak gugaz, gugan, iraungo dabelako. Eskerrik asko, Ibon, izan zareana izan zarelako eta zure lagun izateko zoria emon deuskuzulako. Nekez ahaztuko zaitugu, nekez. Goraintziak Luis, Joseba eta Kepari.
Judith eta Edurreri mosu handi bana.