Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Alex Zubia: 'Lau urte eta gero hau'

2015/10/22
Asteon komunikabide guztietan izan da laugarren urteurrena. Gaurkoan tranpa txiki bat egingo dizuet. Hemen duzue orain dela lau urte,  idatzitako nire ataltxoa: Aste bete joan da erakundeak, borroka armatua behin betiko uzten duela adierazi zuenetik. Atzo, Bizkaiko Foru Aldundiak, urteetan zehar egoitza nagusiaren kanpokaldean zegoen «bakea behar dugu» pankartatxoa kentzea erabaki du. Bakea heldu den seinale izango ei da. Bakea. Heldu da. Herri guztietako kanpandorreetako ezkilak jo eta jo ari dira tiraka dituzten txikotak keetan ipini arte; txori guztiak aztoraturik dabiltza han hemenkako bolandera eta txapliguen fuego antiaereoari ihes egin guran; umeak herriko kale eta parketan pozik jolasten, bakearen etorrerak eskoletako jai aste bat ekarri duelako, berarekin batera gizarte osoak, Euskal Herri osoak, aro berri baten etorrera ospakizunen baitan; maiteminduak agarraua dantzan plazatako ehunka erromerietan; urteetan gure herriarekiko elkartasuna adierazi diguten milaka atzerritar gure portu, aireportu eta errepideetatik hurbiltzen gure egun handi hau ospatzeko. Falta da, baina. Bakerako oraindik falta da, dexente gainera. Falta dira ezkilen hotsak, bolandera eta txapliguak, umeen jai egunak, maiteminduen agarrau dantzak, gurekin ospatzera helduko diren beste herrialdeetako milaka lagunak… Eta falta dira presoak, iheslariak falta dira, arrotzak diren polizi-militar indarren aldegitea, falta dira… Egia da armen gaia ere hor dagoela, baina denok dakigu behinola PPko buruzagi batek esan zuena egia dela. Hau da, «ETA mata pero no miente», eta borroka armatua behin betiko itxi duela esan badu, hala da. Eta armak, asko daude Euskal Herrian, ETArenak, espainiar indar polizi-armatuenak, frantziar indar polizi armatuenak, ehunmilatik gora diren ehiztarienak… Egon badaude, arazoa erabilpena da. Bakea. Bakea Aturri eta Ebro ibaien magaletan euskal, frantziar eta espainiar herrien arteko auzotasun jai erraldoia antolatuko dugunean izango dugu, batak bestea errespetuz eta menpekotasun harremanik gabe bizitzea lortuko dugunean izango dugu bakea. Bakoitzak bere hildakoak izango ditu oroimen eta bihotzean, bakoitzak bere lagunak izango ditu alboan, eta denon artean mundu hobe bat egiten saiatu beharko dugu. Hala bedi.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.