Amaia Artetxe: Babastorik EZ!
Irailean sartu barri bagara be, ondiño ez dira udako jaiak amaitu, ondiño be udari egun batzuk eta parranda batzuk geldituten jakoz. Ez neuke gureko beste behin, ordea, jaia eta eraso sexista elkarren ondoan ikusi gura. Ez dira-eta gitxi izan uda honetan hiri eta herrietako ospakizunetan gertatu diran gehiegikiri tamalgarriak. Iruñea, Baiona, Algorta… Azken urteetan errepikatuten dan panorama da: gizon batek parranda giroan ondo pasaten dabilen emakumea sexualki erasotuten dau. Gizon horrek nor dala pentsatu behar dau, ze eskubide mota dauela pensatu behar dau emakume horren baimenik barik, emakumearen borondatearen aurka zer eta sexua indarrez egiteko?
Sentiten dot esatea baina kaletik bakarrik noanean eta ezagutzen ez dodan gizon batek begirada lizun edo berba lizunen bategaz iraintzen nauenean, gizon horrek ahalko balu sexualki erasotuko nindukeela pentsaten dot. Askotan pentsatu izan dot ganera. Igual pentsatuko dau baten batek gauzak muturrera eroaten nabilela; besteren batek pentsatuko dau neska batzuek be badaukiela erantzukizunen bat, beharbada bere janzkera probokatzaileak zelanbait erasoa bultzatu dauelakoan… NAHIKOA DA! Gizon bat, mutilezko bat, fraka pegatakaz edo ipurdia bistan dabilenean inork ez dau kritikatuten probokatuten dabilenik. Edo gizonezko bat iturri baten gainean, diskotekako podiumean edo farola batera igota dantzan ikusten dogunean, ez dogu pentsatuten ezer sexuala bilatuten dabilenik… baizik eta jaiaz disfrutaten, ondo pasaten eta «dana emoten» dabilela baino.
Astelehenien hasiko dira Bermioko Andra Mari jaiak. Jakin daigun besteen askatasuna eta erabagia errespetaten, hori da eta ondo pasateko eta elkarren konpainian bizitzaz disfruteteko behar dan gauza bakarra.
Gora Andra Maidxek!
Gora Bermio!
Gora gizon jatorrak!