Ander Aldazabal Lekittoko EH Bilduko alkategaiaren gutuna herritarrei
Kaixo lagunok! Asko zarie dagoeneko, kalian topata edo telefonoz zoriondu eta poza adierazi dostazuenak. Eskerrik asko, benetan. Gaur tartetxu bat hartu nahi dot herritar guztieri nire erabakiaren barri azaltzeko. Ia ba:
Suhiltzailea naz, bokazioz, eta etorkizunian be izaten segiduko dot. Baina, ez dakizuenontzat, maiatzeko hauteskundietan alkategai aurkezten naz EHBildutik. Zergaitik? Hona hamen hiru arrazoi nagusi:
Lehenengua, herritar gehienon moduan, arduratuta nago bizi dogun egoera orokorragaz zein herrikuagaz. Urgentziz, benetako aldaketa bat behar dogu.
Bigarrena, aldaketa hori, ezkerretik etorri behar da. Egoera honetara aberats gitxi batzuk botere handiegia daukelako heldu gara; gainera, gure instituzioetatik, euskal eskumiak zabal-zabalik itzi deutsie atiak kapitalaren interesari. Sasoia da herritarren interesak erdigunera ekarteko; timoia herritarrok hartzeko.
Hirugarrena, ezkerrekua eta abertzalia izan arren, ez naz inoiz erakunde politikoetan ibili. Baina, etxian txiki-txikitatik erakutsi dostie auzolanak emoten deuskula indarra; beti ibili naz herrigintzan han edo hamen. Holan ba, aldaketaren timoia herritarrakin batera, neuk be hartzia erabaki dot; kasu honetan alkatetza batek eskatzen daben konpromiso eta arduratik.
Euskal Herri hobiago baten alde soberania behar dogu: sektore publikoa ahalik eta handiena izateko, herrian sustraitutako sektore ekonomiko arduratsua edukitzeko, bertoko kultura eta euskara indartzeko, zaintza zerbitzu duin bat izateko, herria balore feministetan egituratuteko…
Gaurko Lekittora begiratzerakuan, barriz, horrek ezaugarriak alboratuta dagozela ikusten dot. Kaliak hutsik, herrian biharrik ez edo prekarioa, gaztiak etxerik ezin lortuta… Eta bitartean, Udal politika guztiak Lekittorentzat bapebe osasungarria ez dan turismo eredu bat bultzatzera begira.
Cambia todo cambia diño Mercedes Sosaren abesti ederrak. Aldaketia herritarren mesedetan izateko, ordia, gobernatzeko modua aldatu egin bihar da: Herritarrak, herri eragileak eta udala elkarlanean arituko dirazen gobernantza modua lantzera gatoz: Gobernantza kooperatibua. Eta horretan bete-betean sinisten daben udal-talde zabal eta sendoa osatu dogu.
Gaur, neure burua aurkeztu deutsuet, baina domekan plazer handiz, udal-taldeko kidiak aurkeztuko deutsueguz; etorri 12:30ean Parkera. Hortik aurrera, bidian alkartuko gara Lekittok behar eta merezi daben aldaketa lortzeko. Abante ba, eutsi ilusioari eta ekin auzolanari!
–Ander Aldazabal Etxeberria. Lekeitioko EH Bilduren alkategaia.