Aspaldi ez nebala holanik gozatzen
Aspaldi ez nebala holanik gozetan. Hilabetiek ein doguz egune adostu guran. Gure zita horreri egutegixen borobilduko gendun data konkretu baten bille. Kaletik ikusi eta… «eiñ bidogu!» esaten geuntzon alkarreri… horrek «zuk esan noz» bat eukitzen eban ondorengo eta «nire kontu» bategaz bukatzen zan alkarrizketie. Baña azkenien eiñ eiñ gendun. Nire «opor egunek» bukatzen egoazala (komilla artien jarri dot, ditxosozko COVID honegaz oporrik euki ez dodanan irudipena dodalako), egune jartzera ausartu nintzen. Mobille hartu eta «ostegun honetan bai ala bai!» bat idatzi neutzon apatx (whatsapp) bidez.
Jatekoa eta edatekoa adostea ez zan nekeza izen. Bixok gara mustur fiñeko eta… Holan osatu gendun Michellin izarra deukien jatetxe askok pozik firmauko eben menue. Sartzeko Idiazabal gazta ketue, antxoatxu batzuk eta bere ortuko gindillatxu batzuk. Ostien, ortuko tomatie kipuliñ apur bategaz, ijada eder bat brasara eta bildots txuletillak brasara. Horibaltza batzukaz eta patxaranagaz emon geuntzon estokie bazkarixeri. Horrek laguntzeko Kataluñako ardau zuri mundial bat eta Errioxako ardau baltz ez txarraua!
Baña horrek ez deko garrantzirik…Egun ha berezi eiñ ebana beste geuze bat izen zan. Lagun on baten konpañixe. Nahiz eta adiñ aldetik tarte nabarmena egon(bera jubileute ta nik berrogeixek bete barri…) beti euki dogu alkarrenganako holako enpatia berezi bat.
Nik ez nekixen nun eukon ortue, baña ariñ azaldu eustan… «Euskal prexoak euskal herrira jartzen daben kartel batzuk ikusiko dozuz». Kotxetik bajatu baño ez brasa usaiñek ez nintzela erratu argi itzi eustan. Leku egokixen nengon! Hezi bat zabaldu eta bera zain neukon. Piketako zeuzer jarri ostien lurrek eta ortuarixek erakutsi eustazan. Gozatu eiten eban basurdiek nundik sartzen ziren esanez edo aurtengo ortuarixek estropieta datozela esankeran penatu. Gero, berbaro luze bategaz bazkaldu gendun. Ardau botillek ohartu barik eiñ eben hegaz (zuloa euko eben, akaso).
Hasikeran esan dodalez, aspaldi ez nebala holanik gozetan. Gozagarri jatelako zenbait persona entzutie. Akaso amak beren pasartiek zelan kontetan eustazan gogorarazten deustelako. Edo gure osaba zanak etxera bisitan etorritakoan amari euren umetakoak zelan gogorarazten eutsozan oroitzen deustelako. Geuzie da, batzutan, astirik edo gogorik ez dekogulako, ez doguzala gure inguruko jentiek, ilusiñoz eta pozez kontetan deuskuzan kontuek entzuten… eta ez gara ohartzen, eurentzat berezixe dan zeuzer gugaz konpartitzen dabizela. Eta okerrena da, akaso, gerora ez dogula euren kontu gehixau entzuteko aukerarik euko. Baña ya beranduei izengo da!