Aurtengo Korrikan Xenki eta Murgi gogoan
1972ko irailaren 2a zan, San Antolin eguna. Hainbat tiro zarata entzun ahal izan ziran Lekitto guztitik. Dar-dar egiteko 20tik gora tiro zarata. Xenki eta Murgi gazteak goiko kaleko 36.eko 2. pixuan erail zituen guardia zibilak.
Tiro haien hotsak jendearen memoria kolektiboan gorde badira ere, urte lar-larregi pasa dira Eusko Jaurlaritzaren txostenean biktima izaera onartzeko Xenki eta Murgiri. Aurten arte ez da gertatu. Hala ere, Lekittoko jendeak urtero omentzen ditu irailaren 2an.
Aurten erailketaren 50 urte beteko dira irailean. Baina irailera orduko ere badaukagu Xenki eta Murgi omentzeko aukera; are gehiago, ardura. Ostegun honetan, 22. Korrika ailagako da Lekittora iluntzeko zazpietan. 42 urteotan, euskara erdigunean jartzearekin batera –eta bateragarri, zergatik ez–, hamaika aldarri eta ekimen herritar plazaratzeko era eskaini izan digu euskeraren aldeko lasterketak.
Oraingoan, esaterako, Korrikak berak sortzen digun zirrarari gehituko diogu Xenki eta Murgiren senitartekoekin batera arin-aringa egitearena. Eskolapean hasita frailekietaraino eramango dute Korrikaren lekukoa.
Guk gustora parte hartuko dugu, zatoz zeu ere!
Urratsez urrats, Euskal Herri euskalduna lortu arte. Xenki eta Murgi ere gogoan.
–Xabat Galletebeitia Abaroa eta Miren Tere Aboitiz Erkiaga. Lekittoko EH Bilduren izenean.