Beikozini
Beikoziniren itxiera dela eta langileen ordezkaritza dugun ELA sindikatutik eta langileen aldetik aipatu behar hilabete daramagula gure egoera argitu barik.
Nahiz eta Beikozinik ateak itxi, oraindik enpresan altan gaude emonda, enpresak hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu du bere egoera ekonomikoa dela eta, baina langileok urtarrileko soldata jaso barik gaude eta urteetan lan egindako kalteordaina ere momentuz ez dugula kobratuko esan digute. Egoera larrian geratu gara zortzi langile finko momentu honetan egun batetik bestera jaso dugun notizia honekin.
Zabaldu diren zurrumurruak medio eta Beikozinik atera dituen komunikatuak ikusita, langileon berri ematea da idatzi honen helburua, jendeak jakin dezan itxiera horren barne, langile batzuk, herriko langileak, sufritzen ari direla egoera honekin eta kanporatuak izan direla egun batetik bestera.
Lerro honekin, guk ere, bezero izan diren guztiak agurtu eta gure esker ona adierazi nahi diegu. Beste barik agurtzen gara.