Eskerrik asko!
Azken egun hauek ez dira izan onenak Txomin-Txillerren etxekoentzat. Ezta bere familia, lagun eta lankideentzat ere.
Momentu hauetan, ez genuke inor ahaztu nahi eta horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu bihotz-bihotzez zuen presentzia, mezu eta besarkadengatik. Bene-benetan, oso estimatuak eta apreziatuak dira.
Eta ez genuke inolaz ere ahaztu nahi, istripua izan zeneko lehen unean bere inguruan batu ziren guztien laguntza: larrialdi zerbitzuei berehala deitu zien pertsonak, egoera behar bezala kudeatzeko lasaitasuna izan zutenak, etab… Eta eskerrik beroenak larrialdi zerbitzu guztiei zuen azkartasun eta lanagatik: Ertzaintza, Anbulantzia, Suhiltzaile, Helikoptero…. ezin izan zenuten gauzak hobeto eta azkarrago egin.
Senar, Aita, Atxitxe eta gizon Haundi bat joan zaigu, baina bere espiritua eta ondarea gurekin izango dira beti.
Eskerrik asko DENOI, bihotz-bihotzez.
–Jon, Ainara, Ibon eta Aritz Zenarrutzabeitia Zelaia. Zenarrutzabeitia-Zelaia familiaren izenean (Ondarroa).