Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

ESTATU EGILE DISKRETUARI

Eneko Etxeberria Bereziartua - EHUko Zuzenbide irakaslea
2025/06/04

Dena ukatzen dizutenean, zerutik ez direlako etorriko mirakuluak jakitun, irtenbide magikorik ez dagoela eta inori itxoin gabe gauzak geuk egin behar ditugunaren beharra eremu batzuetan irakaspen zaharra da. Teoria birjinatik egitasmo konkretuari jauzia egitea derrigorrezkoa da, nahiz eta egunerokoan hainbat kontraesanetan erori. Euskaragatik ari gara eta Estatu gabe ere, ahal den neurrian eraiki behar izan dira gure hizkuntza sustatu eta bizirautea bermatzeko tresnak.

Izan ere, oztopo guztien gainetik, herritarrek abian jarri zituzten euskarari arnasa eman eta dena zerri askara ez botatzea ahalbideratu dituen proiektuak. Amonen sukaldetatik kaleetara sua bezala zabaldu zen euskara gure artean, munduko hotzaren aurrean gu epelduaz eta denari zentzua emanaz. Baina berotasun hori beste batzuentzat sute kontrola ezina izanik, itzaltzea nahi dute. Gainera, ez da erraza mugarik ez duen mundu honetan beste hizkuntza erraldoiez itota ez geratzea. Zer egingo diogu ba, inork ez zuen esan erraza izango zenik, hauxe gure patua, gu gara eta sua piztuta mantendu behar dugu, bestela gu izatea utziko dugulako.

Egin ziren euskara batua, ikastolak, aldizkariak, erakundeak… euskara lau haizetara zabalduaz bere aurka jarritako muga guztien aurrean. Eta tartean proiektu xume bat, xumeena, egunkari bat euskaraz. Kazetaritza konprometituez gain, nola ez, gure Martxelo buru, beste ehundaka laguntzailerekin, eta buru sendoekin, deitu Zumalabe, Uria edo Larrarte, nekez, errealitate sendo bilakatu zen egunerokoa. Ez da bide erraza izan, poetak zion bezala betea baitago juizio, legez eta trabaz. Baina itsasoko lanak hain handi direnean ere, beti agertu zaizkigu itsasargiak. Galernek, ekaitzek eta tsunamiek ere ezin izan gaituzte ondoratu, iluntasun sakonenean ere beti argi izpi batek bidea argitu eta portu segurura eraman gaituelako.

Euskal Herriko lau ertzetara
itzuliko gara gabaz
eta hemen bildu dan indarraz
grinaz eta poz taupadaz
herri hau sortzen segi dezagun
euskaratik ta euskaraz.

Norabidea markatu diguten argi horiek izen abizenak dituzte eta haragi, hezur eta odoloz eginda daude. Asko aipatu beharko genituzke justizia pixka bat egiteko. Baina, horien artean, gaurkoan, garai beltzenetan, beti aldamenean eta guztion alde dena arriskatuz bidea argitzen zigunaz gogoratu nahiko nuke. 2003ko urri hotz hartan gure amen sukaldetan egon zenaz. Epika desagertzean, herri zahar hau eraikitzen inoiz baino konpromiso eta izardi gehiago jarri behar dela jabetuaz, inoiz akatsik egin gabe eguneroko lanean beti iparra erakutsi digunaz. Inoiz baina heroikoagoa, ezinbestekoagoa, izan behar den garaietan, hor agertzen zaizkigu Estatu egileak, Esnaolak dioen bezala.

Berari ez zaio gustatuko baino, hitz batzuek idatzi beharra dago, gure hitzak, ez daitezen guztiz airean gal. Beti apal eta umil, diskrezioz, baina ezin duk beti pasatu oharkabean, Iban. Atzera begiratu eta egindakoak adierazten duelako dena, hire maila, azkartasuna eta konpromisoa. Egunkari honen sorreragatik ere zorretan gara. Eta zorionez, oraindik asko zeukaagu hiregatik jasotzeko.

Horregatik, betirako gure oroimenean ainguratuta geratu dena zuen ekarpena da. Ziur nago, gure begiek gure herriko kaleetan zuen izenak ikusiko dituztela. Izan ere, herriak harriez gain, zuek bezalako ereduez egiten direlako. Hiretzat, zuentzat, gure miresmen guztia eta mila esker, Iban Arregi Epelde jauna, zorretan gara betirako.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.