Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Euskal hedabideentzako diru laguntzen ebazpena dela eta

2015/07/13
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) ebatzi egin du 2015eko diru laguntza deialdia, urtero euskarako hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko helburua duena. Denera, 4.962.323 euro, iaz baino 94.000 euro gehiago. Iaz bezala, aurten ere irismena izan da laguntzak banatzeko irizpide nagusia, eguneroko informazioa edo albisteak edo gai hautatuak egunerokotasunetik haragoko sakontasunez lantzen dituzten hedabideen kasuan ehun puntutik 70 erabaki baitira irismen mailaren arabera, hau da, «hedabideak bere eragin-eremuan duen irismen-mailaren» arabera. Iaz bezala, aurten ere aldeak daude hedabide bakoitzak jaso duenaren inguruan. 94.000 euro gehiago banatu dira batez ere Interneteko atarien artean, baina, iaz bezala, Hekimenek adierazi nahi du irizpide bati erabateko nagusitasuna emateak, kasu honetan irismenari, eragin handia duela sektorearentzat hain garrantzitsua den deialdi honetan, eta horrek, ondorioz, gogoeta luzatua, pausatua eta, ahal dela, sektorearekin kontrastatua eskatzen duela. Iaz, Hekimenek azpimarratu zuen diru laguntzen deialdiaren poltsa aurreko urteetako berdina izatea eta hedabide gero eta gehiagoren artean banatu behar izatea ez zela sektoreak behar duen babesa, kontuan hartuta administrazioen laguntzak pisu espezifikoa galtzen ari direla urtetik urtera. Gogoratu behar da Eusko Jaurlaritzak banatzen dituen diru laguntza hauek garrantzitsuenak direla sektorearentzat eta, aurtengo igoera kenduta, ia aldaketarik gabe izoztuta egon direla 2012tik, orduan milioi bat euro jaitsi ondoren (-%15). Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako diputazioek hedabideentzat ematen duten diru laguntzek, orokorrean, bere horretan jarraitzen dute, aldaketa nabarmenik gabe. Irismenari %70eko puntuazioa adjudikatzeak aldaketa handiak sortu zituen iazko ebazpenean, eta Hekimenek hainbat gomendio luzatu zizkion orduan HPSri, deialdian sar zitzan: -Kontuan hartu behar da hedabide bakoitzaren izaera eta hedadura: izan ere, hedabide guztien publiko potentziala ez da bera. -Irismena neurtzeko orduan, kobertura ez ezik frekuentzia ere baloratu behar da, alegia, zenbatero banatzen den produktua; eta kobertura neurtzean, denentzat unitate bera hartu behar da aintzat, adibidez, astean behingo irakurle kopurua denentzat. -Halaber, irismena neurtzeko aldagai homogeneoak behar dira: irismena puntuatzeko modu bera; eta irismena neurtzeko modu bera. Ikusirik gomendioak ez direla aintzat hartu eta aurten ere iazko irizpide berdinak erabili direla diru laguntzak banatzeko, euskal hedabideen elkarteak berretsi nahi du: -Hedabideen sektoreak gogoeta zabala eskatzen duela eta gogoeta horrek isla izan behar duela, gero, diru laguntzen deialdian. -Sektoreak duen irismena, efizientzia eta eraginkortasuna kontuan hartuta, hedabideek beste inbertsio batzuk behar dituzte, urterokotasuna gainditu eta urte anitzeko diru laguntzen deialdiari begira. -Sektorearen alde ekonomikoa ez ezik, alde soziala ere aintzat hartu behar dela. Alberto Barandiaran. Hekimen elkartearen izenean

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiak oso-osorik eutsi dio bere zerga erreformari, neurririk polemikoenak barne

Bizkaia, Euskal Herria

Adingabeen zentroak «tentsiopean» daudela eta, Bizkaiak salbuespen egoera izendatu du berriro

Garraio publikoaren erabilerak %9 egin zuen gora iaz Bilbon

Kultura, Bizkaia

Juanjo Menak bertan behera utzi ditu Bilbon ematekoak zituen agur kontzertuak, alzheimerraren ondorioz

Ekonomia, Bizkaia

Diviparen Derioko lantokia itxi nahi dutela salatu du ELAk

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat espetxeratu dute, ustez hiru emakumeri sexu erasoak egiteagatik Gorlizen

Euskal Herria, Bizkaia

Berriro ere itsasoratu da ‘Kate’, Vigo helmuga

Paperezko 21 soineko lehiatuko dira zapatuan Gueñesen

Euskal Herria, Bizkaia

Teresa Laespada hautatu dute PSE-EEren Bizkaiko ahaldungai nagusi izateko

Rigoberta Menchu eta Shirin Ebadi Bakearen Nobel saridunak omenduko ditu Fair Saturday fundazioak Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Freedom Flotillak herritarren berotasuna jaso du Bilbon, Gazara abiatu baino lehen

Euskal Herria, Bizkaia

Gazte bat hil da istripuz Lekeitioko antzara proba ikusten ari zela

Euskal Herria, Bizkaia

«Erreparazio publikoa» eskatu du Agirre alkateak Getxoko jauregiaren auzirako

Euskal Herria, Bizkaia

Epaileak behin-behinean espetxeratu du ostegunean Barakaldon gizon bat hiltzeagatik atxilotutakoa

Euskal Herria, Bizkaia

Epaileak artxibatu egin du Getxoko Irurak Bat jauregia eraisteagatik irekitako auzia

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.