Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Euskal Zine Bilera: 'Heldu da euskal ikusentzunezkoen hitzordua'

2016/10/19
Hasi da 39. Euskal Zine Bilera. Euskara hutsez egiten den zinemaldi bakarra. Lekeition, Euskal Herri mailako kultur hitzordua abian daukagu berriz. Eta berezia da ekimen hau, Lekeitioko udalak antolatu arren, lantalde batean oinarritzen da bere funtzionamendua. Herritarrez, zinezaleez, eta udaleko ordezkari tekniko eta politikoez osatutako lantaldea,  hasiera-hasieratik datorren izpirituaren testiguari jarraituz. Aurreko batean, elkarrizketa batean galdetzen zidaten, ea euskara hutsezko jaialdi batek gehiegi mugatzen ez ote zuen. Galdera «gaiztotzat» jo zuen elkarrizketatzaileak. Baina, segidan konturatu ginen, gaiztoa ez, baizik eta lagungarria zela galdera hori. Izan ere, Lekeitioko hitzorduak hori du balio nagusi. Euskarazko ikus entzunezkoen sorkuntzaren arnasgune dela. Eta horrek egiten du hain baliotsu. Euskararekin baitator kultura Lekeitiora, eta, zinearekin datoz eztabaida, hausnarketa, mina eta plazerra, kontrako zaiguna kudeatzeko gonbidapena, batzen gaituenaz konturatzeko espazioa, zentzumenentzako elikadura, eta baloreen eraikuntzarako lekzioak. Baina, gainera, kultura sektore bat ere bada! Kulturak bizirik gaituen moduan, kulturatik garatu gaitezke herri moduan. Euskal Zine Bilerak horretan eragiteko bokazio hori du, eta horregatik inoiz baino beharrezkoagoa izaten jarraitzen du. Zuzenean eragiten du, euskalgintzarengan, zinegileengan, eta ekimen hau posible egiten duten aktibitate guztiengan. Eta, zeharka, Lekeitio eta inguruetako Kultura, gizartea eta ekonomia. Estrategikoa da aspektu guztietan. Eta Euskal Herrian, zorionez, oso kontrako baldintzetan, pasiotik eta konbentzimendutik lan egiten duten sortzaileak badauzkagu. Izan ere, ikus entzunezkoena, sektore txikia da gurean. Baina badaki zertan ari den. Eta goi mailako emaitzak emateko gai da. Kalitate tekniko eta artistikoa eta nazioarteko errekonozimendua badauzkagu dagoeneko. Baina, baliabideak falta ditu. Egiten dena baino esfortzu gehiago behar ditu kulturak eragile publikoen partetik. Garapenerako inbertsio moduan ikusten hastea da gakoa. Giza garapena, eta herri garapena. Herria kulturatik ere egingo dugulako! Momentuz, aurtengo edizioa martxan denez, hartu dezagun tarte bat EZBn proposatzen diren ekimen desberdinetan parte hartzeko. Begirada berezia aurten emakume zinegileei. Hainbeste ikusten ez den horri. Eta Kontxu Odriozola andrearen ibilbidean parada bariku honetan. Txipreko gatazka politikoarekiko hurbilpen artistiko bat ere egin dugu.. Eta nola ez, zinea. Zine pila bat. Aurten, gurean egin dena ezagutzeko aukera. Bukatzeko, ezin esan gabe geratu: zorionak ekimen hau sortzearen ideiari tiraka, hainbeste urtetan dabiltzan guztiei. Eta honetan sinisten eta hau babesten jarraitzen duten guztiei, noski. Merezi du honetan lan egiteak! –Xabier Arrate Burguillo. EZB lantaldeko kidea eta Lekeitioko EH Bilduko zinegotzia.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.