Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Euskaraldia izan edo ez, euskaraz 24/7!

Ibai Mugarza Plaza
2020/11/19

Gaurtik abenduaren 4ra arte, Euskaraldia izeneko ekimena jarriko da martxan, bi urterik behin bezala. Honekin, hizkuntza ohiturak aldatu nahi dira, euskararen erabilera sustatzeko asmoz hizkuntza hau ulertzen dugunon artean. Aurten ere, Ahobizi edo Belarriprest izateko aukera daukazu, horien txapa izan edo ez. Bestalde, nobedadetzat, Ariguneak zehaztuko dira, zeintzuk euskaraz adierazteko eremuak izango diren.

Jarraitzeko, Euskaraldia hitza aztertzen badugu, euskarak aldi edota momentu konkretu bat soilik duela pentsa genezake, iragankorra dena. Aldiz, euskararen momentu honek ez du galkorra izan behar, baizik eta guztiz alderantziz. Ekimenak berak 15 egun irauten ditu, baina ohituratzat hartu behar dugu, errutinatzat, uneoro aplikatzeko helburuarekin. Euskararen protagonismoa egunerokoa izan beharko litzateke!

Horretarako, euskaraz mintzatzeko gauza zaretenon artean, euskaraz aritu. Baita euskaraz ulertzen duten horiei ere, hitz egin iezaiezu gure hizkuntzan. «Zu gaztelaniaz bizi zaitezke, lagun iezaguzu guri euskaraz bizi ahal izaten!», esan behar diogu euskara ulertzen duenari.

Honekin lotuta, hau ez da ekitaldi baztertzaile bat, ezta inola ere! Ez du esan nahi euskara ulertzen ez dutenei euskaraz zuzendu behar gatzaienik. Baizik eta, hizkuntza hau ulertzen dugunon artean, euskaraz aritu behar garela, nahiz eta ondoren euskaraz hitz egiteko gai ez diren horiek gure hizkuntzan erantzun ez. Ulertzeko gai badira, nahikoa da hizketaldia euskaraz hasteko.

Horrenbestez, egin ezazu lehen hitza euskaraz! Horrela, aukera gehiago izango ditugu elkarrizketa batean euskararen erabilera aktibatzeko. Agian, beste pertsonak uste duguna baino euskara gehiago daki. Baliteke, nahiz eta hitz egiteko gai ez izan, euskaraz esaten den hori ulertzeko gauza izatea. Zure lehen hitza euskaraz ez bada, ez duzu inoiz hori jakingo!

Hortaz, gogoratu: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan, euskaraz! 24 orduz egunean, 7 egunez astean eta 365 egunez urtean! Azkenean, euskalduna izateak eta euskaraz inoiz ere ez egiteak ez dauka zentzurik. Ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena? Eta, hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik. Hau gerta ez dadin, beharrezkoa da kalera atera eta euskaraz egitea! Goazen ba, Euskaraldia izan edo ez, euskaraz 24/7!

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.