Ez dau dana galdute!
Gaur, Naiz-eko Zugazart-en biñetie ikusi dodanien, barretxu batek urten deust. Egixe esan, errealidadien irudikapen zoragarrixe iduri jat. Bertan, gazte bat ageri da PCRak eiteko makiltxo edo bastoi horregaz, baña sudurzulotik sartu biherrien, burue gurutzatzen deutso, burmuñe! Eta ondoan beren ama ageri da, pentsakor: «Ai ene! Beste negatibo bat!». Brutala!
Benetan be, sentsaziño hori dekodalako. Batzuten pentsetan dot, COVID-19ak barik, askon eta askon burubakokerixek eroango dabela gure gizartie zulora. Gaztiek direla, hau eta bestien aitzakipien, dana baimendute balegolez. Ojo! Hori pentsauarazten deustien edadeko edo ez horren gaztiek be badauz. Baña danontzako doa gogorra azken urte ta erdixe eta horren hurbil dekogunien itsasertza, ez gara itoko ezta? Eiñ daigun azken ahalegiñe. Buruen doguzan neurona apur horretako pare bat itzi daiguzan koherentzirako eta zainddu gaitzezan.
Halanbe, aste honetan, gizarte honengan fedie eukiteko aitzaki bat topeu dot. Edadiek gorputzien dekozan ondorixoak apur bat arindu gurien, fisio batengañe joan naz txapa y pintura apur bat eiten. Bera umetarik ezagun baña urtietan ikusi barik neukon. Ondiño gazte, hogetagitxi euko deuz baña bere ausnartze gaitasun eta zentsuek guztiz harritu niñun. Zelan edade horretako nonok, dirueri paso eiten deutson. Kirolari profesional gazte baten lagun, berari hankak lurrien mantentzen zelan laguntzen deutson, «aldatzen bazara osti bi emongo deutsudaz» eta holakoak esanez! Baña gehixen gustau jatena, bere jardun profesionala eta zoragarrixe albo batera itzitxe, zera izen zan: Hogetagitxi urtegaz, lanien hasibarri, eta mediku baten jarrera ez profesionala salatzeko kapaza izen zala, mediku honek pazientiek ez ebazalako seriotasunez tratetan. Pazientien rekuperaziñoa, arazo ezberdiñek euki arren, beti medikamendu bardiñera laburbiltziarren. Bere fisioterapeuta eskaera edo aholkuetaz paso egin eta medikuen komenientzira altak eta bajak emotearren. Eta horretaz nekatute, eurre eiñ eta lana iztea erabaki eban, berak jentea lagundu gura dabelako. Benetan txapela kentzekoa!
Badakit ez dauela holako jente asko baña, esperantzien soka fiñeri sendo eusteko motiboak dagozala siñesten jarraitzera laguntzen nau noz edo noz holakoren bategaz topo eiten dodanien. Biba zuek! Ez aldatu!