Gab(onak)?
Amaitu dira Gabonak. Gutxi gorabehera hilabete da kaleetan lehenengo argiak jarri zituztela. Jendearentzat hain pozgarriak diren argiak. Beti lotu izan dira Gabonetako argi horiek poztasun eta alaitasunarekin. «Garai magikoa» deritze jendeak Gaboneri. Familia, janaria, giro berezia eta gehiengoarentzat elkartasunaren sinonimo diren beste hainbat ezaugarri datorzkigu burura horiengan pentsatzean.
Baina beti ez da horrela. Gitxi bagara ere, Gabonek hori transmititzen ez digutenok ere bagaude. Nire kasuan, ez da beti horrela izan. Olentzero eta erregeen kabalgatak ikusten Lamerako haurrik zoriontsuena nintzen txikitan, ahalik eta gozoki gehien hartzen saiatzen. Gabonak maite nituen. Afarietako mahaietan jendea faltatzen hasi zen arte. Eta horiekin batera, «magia» ala ilusio hori ere nigan faltatzen hasi zen. Gaur egunera arte.
Zaila da gaur egun Gabonak ez gustatzea. Jende askok arraro begiratzen dizu. «Zelan eztatzuz Gabonak gustako?» galdera ez badut azken hilabetean 25 aldiz entzun, ez dut inoiz ere entzun. Denok ez gaude egoera berdinean, eta Gabonak maitatzea guztiz lizitoa den bezala, ez maitatzea ere horrela da nire ustez. Besteena errespetatzea oinarrizkoa dela uste dut gizarte honek nolabait aurrera egiteko. Besteekin enpatia izatea. Bakoitzaren sentimentuak bakarrak direla ulertzea, eta denok ez ditugula gauzak era berdinean sentitzen buruan sartzea.
Honekin ez dut esan nahi hilabete osoan ez dudanik disfrutatu. Izan ere, behin izandako saskibaloi entrenatzaile eta lagun batek esan zidan moduan, «es cuestión de actitud». Esan zidanean ez nuen horren esanahia bere osotasunean ulertu, duela gutxirarte. Miresten dudan lagun batek beti esan ohi dit, bizitzako arazoak ezin ditugula aldatu, baina arazo horiengan dugun jarrera guztiz aldakorra dela. Guk erabakitzen dugula nolako jarrera izan momentu latzen aurrean, eta jarrera horren arabera datozela gero ondorioak. Horrela hasi nintzen jarrerak duen garrantziataz konturatzen eta, beraz, «es cuestión de actitud» hori barneratzen. Gaur egun, esaldi hori nire egunerokoan ehuneko ehunean sartzen saiatzen naiz, eta batzuetan zaila den arren, aurtengo Gabonekin ere hori egin dut. Jarrera aldatuz, Gabonak niretzat ziren txarretik onena ateratzea lortu dut nolabait.
Urte barri on danori!