Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Gernikako beste merkatua, mataza berri bat hariari

Alex Zubia Alex Zubia
2020/11/05

Berrehun urte inguru daroaz Gernikako merkatuak martxan. Hasiera batean Ajangizko merkatua izan zena, Ajangiz zen Errenterin egiten bait zen Gernikako merkatua.

Gutxitan eten da merkatuaren haria. Seguruenik gehiago ere izango ziren hainbeste urtetan, tartean mundu gerrak, karlistadak eta abar egon diren historia luzean. Baina denon burura oso arin datorkigu 37ko bonbaketaren osteko garaia. Herri guztia txikituta merkatu astelehen batean, historiako haria etenda geratu zen.

Gerora jarraitu izan du. Gerra galduta, berrogei urteko diktadura espainiarra eta gero ere merkatuak bere bidea egin zuen. Beste ibilbide luze bat XXI. mendeko aurtengo etenaldira heldu arte. Gernikako merkatuak, arnasa hartzeko edo, mende bakoitzeko eten bat edo izaten du. Bada aurtengo udaberrian eman da mendeko etenaldia.
Hilabeteko etenaldi behartua izan da. Halako gauzak normalean egiten diren bezala eginda gainera. Astelehenean ez dago merkaturik eta kitto. Berdin dio betiko merkatuko salerosketa «oinarrizko zerbitzu» izatea, hau da, jatekoen ingurukoa. Goikoek ezetz erabaki zuten, edo zuen; auskalo.

Eten zen haria hilabetez, baina alboko hari bat sortu zuen merkatuak, bi mende pasa baino denbora gehiagoan orain arte egin denari jarraituz, filosofiaz eta hitzez: Baserritik Gernikara.

Hori da merkatua, baserritik Gernikara goazen baserritarrak bertako eta inguruko herritarrei jateko osasuntsu, fresko, garbia eta alde bientzako prezio duinean eramateko astero egiten dugun bidea.

Sasoiak sasoi eta merkatura joateko debekuari izkin eginez, zeharkako bidea hartu zuen merkatuaren atal batek, bide birtuala. Baserrietatik Gernikako etxeetara konfinamenduko garai estuenetan; Bizisare elkartea lagun, bai etxera, bai hortarako egokitutako lokalera bila joanda egoera zertxobait baretu zenean.

Orain, hurrengo egunean zer gertatuko den ez dakigun honetan, hor daude bi merkatuak; betiko merkatua astelehenero, gero eta gutxiago, gero eta nagusiago den baserritarron merkatua. Gure elikagaien Amazon txikia den merkatu birtuala, non astero-astero bertoko elikagaiak erosi daitezkeen.

Hari luzeari, mataza berria gehitu guran gabiltza baserritarrok herritarron zerbitzura.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.