Gixonon kontuk
Gixonok horren ganean ez juagu berbarik egiten. Halan dok-eta. Gixonok berba gitxikoak ei gozak. Ni, argentinarren artean «berbati» tituluduna, ez nok gixon-gixona.
Argentinaren %10 euskal ondorengoa omen. Ni bat.
Gizartean %10 ezkertia, omen. Ni bat.
50 urtetik gorako gizasemeen artean %10k izaten omen du… zer hori… zereko zerean…
Baina 53 urteko euskal ondorengo argentinar ezkerti honek zer jakin behar juan! Inok ez jeustak-eta ezer be esan! Telen agertzen dozak, ba, andrazko gaztik andrazko zaharrakin azkuri daukela ta ez jakiat zelako produktuk onak direala…? Gixonik ez dok agertzen.
Kontauko deuat: Zereko zerean igartzen hasi nintzuan; zozer arraroa. Neure artean, zer izango dok? Akaso, lehengoan dutxatu nintzenean txaboia ez neban ondo kenduko? Zurizkia edo zuan.
Egunakin zurizka hori gorritzen hasi zuan. Eta umeltzen. Dutxan txinbo erabiltzen dodanez… gogorregia izango dok eta apur bat itxiko nejuan eta erreko eustan, akaso? Kurioso-kurioso garbitu ta sikatu.
Gorriago.
Ertzak zuriago.
Eta umelago.
Ai! min apur bat. Azkura. Bakeroak estuegi.
Garbitu egik hobeto. Txandala. Eta… kristalmina gorridura hori kentzeko.
Kristalmina. Ai! Min! Azkurea. Gorriago. Txaboi putasemia! Nahiku alternatibokeriakin, hurrengun avon.
Hiru egun; gorriago. Ertzak zuriago. Itxura eskaaasagoa. Betadine!
Danok jakiagu betadinek dana sikatzen dauana. Sikatu beharrekoa sikatuko jok eta nahikoa.
Betadine. Ahhhhhi! Ai ai ai aii! Eta azkura.
Puf! Betadinegaz emoten jok hobeto nabilela.
Egunak pasa. Ez nabil hobeto. Azala des egiten hasi dok!!. Gorri-gori. Txandala be lar!
Medikuagana joan beharko! Holakoren baterako txandea.
Holako horretan, txarretik okerrera joanda dena, medikuak: mmmm… ez dakit zer izan daitekeen. Bilbon badago zentro bat. ETStarako erreferentzi zentroa.
Baina zetako?! Abdukzieoetarako unitatera joatearen modukoa da! Ezinezkoa da! Protokoloa dok.
Medikuek esan juen ez nabela abduzidu estralurtarrek. Jakin juat aurretik be.
Onddoen kontrako pilulatxu bat gaur. Beste bat etzi. Ginecanestén (botikari jaun-andrea, «pitocanestén» noizko?). Egun batzuetan etxeko gela batera emigratu zereko zera libertade osoan eukitzek. Eta baketzen hasi zuan. Azala birsortzen. ETS itxura galtzen.
Holan enteratu nitzuan gizonezkoon artean, 50 urtetik aurrera, erabat normala dala %10 inguruak candidiasis garatzea. Jakin dok?
Nik Candidiasis Rex euki nejuan.
Ta berbatia nazen arren, honen ganian inogaz etxuat berbarik egin.