Gusteu eiten jat bakardadie!
Jenteak ez deu ulertzen zelan nabillen askotan bakarrik. Baña egixe esan, ni zoriontsu naz holanik. Ez dot iñoren beharrik pote bat hartu edo pasio bat emoteko. Badaroat urtebete bikote barik eta azkenien bakardade horreri be gustoa hartzen nabillela aitortu behar deutsuet. Igual bixer nonor agertu eta maitemindu eiten naz baña… momentuz bakardadie gustoz daroat.
Esaten egon nazen moduen, askok ez dabe ulertzen nire jarrerie. Baña oso erreza da azaltzeko egixe esan. Ni sekule ez naz izen mutil berbatixe. Gauzak niretzat gordetan dodazanetakoa naz, eta oso aldarte eta egoera berezixetan bakarrik askatzen dot nire arazo edo sentimenduek kaleratzeko beti lotute dauen barne ni hori, eta ganera ez dot edonogaz askatzen. Askotan errezaua da sentimenduek ezezagun edo ez horren ezagun bategaz askatzie. Akaso, pentsetan dogulako ez dala horren zorrotza izengo ezer kritikatu behar ezkero. Baña nik badakit, sakelekoa hartu eta whatsapp bategaz, nire arazo edo sentimenduek gustoz entzungo dabezan asko eta asko dodazala. Igual horregaitik nabil askotan bakarrik. Badakidalako dei bategaz hor agertuko danik badodala. Akaso lagun bat, edo izeko, edo lehengusuren bat…
Ez dekot arazorik esateko… Gusteu eiten jat bakardadie! Neure buruegaz bakarrizketak eiteko aukerie emoten deust. Edo neure burue ez molestetako eta ixilik egon eta trago bat hartzeko, ezertan pentseu barik. Zenbat bider hartu ete dot motorra edo kotxie eta hondartzara joan, zapatillek kendu eta hankak uretan dodazala itsaso-ertzetik pasieu eta pasieu… ezertan pentseu barik, ure sentiduz, olatuek eta kaioak entzunez, urrunien motor baten zaratiek lasaitasune apurtzen dabela… Edo zenbat bider hartu ete dot kotxie eta norantza barik gidatzen jarri… ezertan pentseu barik, ixilitasun horretaz gozatuz. Nik uste dot hau dala Huelvara joaten nazenien, beti kotxien bajatzien arrazoietako bat. 8 ordu emoten dodazala iñogaz berba eiñ barik, iñori ezer erantzun barik eta iñori ezer kontau beharrik euki barik ixiltasun inkomodo hori apurtzeko aitzakixegaz.
Horregaitxik, ez arduretu nigaitzik ze konbertsaziñoa edo konpañixe gure badodaz, neuk bilatuko dodaz. Zainddu eta geiztoak izen. Gora kopak eta biba gu!