Historia argitzen
Jakina da historia ofiziala ikastetxeetan irakasten dena, agintarien interesen aldekoa izaten dela. Euskal Herrian berdin gertatu da. Gure historia Españaren interesen arabera kontatu da. Gaur egun ere, ikastetxeetan irakasten den historia, neurri handi baten, Españak agindutakoa izan behar du. Hau, beste gaien artean, garbi ikusten da Foruen kontaketan. Ehundaka urtetan, gaurdaino, etengabe, euskal agintariek eta españolek eztabaida dituzte Foruen Jatorria. Historialariek bi interpretazio kontrajarriak dituzte. España aldekoentzat, Foruak erregeek emandako pribilegio, erregaliak dira. Teoria horren arabera, Euskal Herria, beti kanpotarren morroi izan da. Ez da inoiz bere burujabe izan. Asturias, Leon, Nafarroa edo Gaztelako erregeen menpean izan da beti.
Ideia hauek defenditzen, besteak beste, Juan Antonio Llorente nabarmendu zen (1756-1823) Rincon de Soto, Errioxan jaioa. Manuel Godoy, Carlos IV.aren ministroaren aginduz, 5 liburu idatzi zituen Foruen kontra. Bere ideiak defenditzeko dokumentuak faltsifikatu, aldatu, eta beste trikimailuak erabili zituen, bere aurkako historialariek diotenez. Gero, damutu eta erre omen zituen erabilitako dokumentuak.
Foruen aldekoek berriz, beren jatorria, herrien usadio eta ohituretan jartzen dute, ezagutzen ditugun konstituzioak sortu baino askoz lehenago. Tesi edo teoria horren arabera, Euskal lurraldeak, bakoitza bere desberdintasun txikiekin, independienteak, bere burujabe izan ziren. Eta egoera horretatik abiatuta, libreki, askatasun osoz, egiten zituzten beren kontratuak beste lurraldeekin. “Foru-baimena” izan daiteke horren adibide garbia; hau da, Españako agintarien dekreturen bat ez bazegoen ados Foruekin, ez zuten betetzen. Honi gehitu behar zaio, Erregeek Gernikara etortzea bere arbola ospetsupean egiten zuten hitzematea foruen alde.
Beste argumentu bat euskera bera galdu ez izana da. Gertaera hauek eta beste asko kontuan harturik, Foruek Euskal Lurraldeei bere burujabetza eman zienen aldeko historialarien artean, (denek aipatzea ezina denez) Antonio Morales (1513-1591) Cordoban jaioa, Luis Salazar y Castro, Valladolid-en, Rafael Floranes (1743-1801) Liebana, Cantabrian, eta Estanislao Labayru y Goikoetxea,(1845-1904) Filipinasen jaioa. Jose de Landazuri Romarate (1730-1805) gasteiztarrak bere Historia civil de la M.N. y M.L.provincia de Alava 1798an argitaratutako liburuan adierazten du Araba eta Bizkaia ez zirela inoiz izan inoren menpe. Geroxeago agertzen da Pedro Novia de Salcedo (1790-1865) bizkaitar politikari eta idazlea, 1829an idatzi eta 1851 argitaratu zuen Foruen aldeko Defensa histórica,l egislativa y económica del Señorío de Bizkaia y Provincias de Alava y Gipuzkoa liburua. Bertan, gogor kritikatzen du Llorente eta bere erabilera gaiztoak. Novia de Salcedo euskaltzale ere bazen, eta hiztegi bitxi baten egilea da.
Bizkaiko agintarien eskariz, Llorente eta bere tesiaren kontra idatzi zituztenak bi hauek agertzen dira: Bata, Francisco de Aranguren Sobrado, Barakaldon (1754-1808) jaioa, eta bestea, Fray Domingo de Lerín y Clavijo guztiz ezezaguna oraintxe arte, (1748-1808) Cadizen jaioa eta Donemiliaga Kukulan (San Millan de la Cogolla) bizi zen Aita beneditarra. Arangurenek bi liburu idatzi zituen, baina bigarrena, debekatua izan zena 1994an argitaratua izan da. Lerinen obrak, berriz, 2015an argitaratu direnak, J.M.Gorordo Bilboko alkate ohia eta Juan B.Olarte de Treviana, Donemiliagako liburuzainari esker, ezagutu dira. Gezurra dirudi, baina obra hauek 200 urte egon dira ezkutuan. Ez da kasualitate hutsa. Kasu gehiago daude. Baina aipatu beharra da Pedro Fontecha y Salazar (1673-1753) arabarraren: Escudo de la más constante fe y lealtad liburua bahitua izan zena foruen aldezte sutsua egin zuelako, eta Antonio Eguzkitza bere inprimatzaile bilbotarra, espetxeratua.
Elias Amezagaren liburuak Los fueros, raiz de la basconidad idazle asko aipatzen ditu. Tartean, itzal handiko Larramendi jesuita (1690-1766) eta Mateo Moraza Gasteiztarra (1817-1878). Alfonso XII.erregearen ezkontzak baino, egun bereko Morazaren hiletak orrialde gehiago bete zituen Euskal Herriko egunkarietan. Foruei buruz, liburu ugari argitaratu dira. Azkenengoen artean, J.M.Gorordo beraren Bizkaia en la Edad Media.