Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Hurbilago edo urrunago, baina denona eta denontzat

Ibai Mugarza Plaza
2021/10/28

Aniztasunaren presentzia gaur egungo gizartean nabarmena da, aspektu ezberdinei dagokienez. Pluralismo honi erantzun indibidualizatu bat eman behar zaio, zeinek errealitate, egoera, nahi eta beharrizan guztiak kontuan izan behar dituen. Hau guztia lortzeko tresna esanguratsuena hezkuntza da. Horrenbestez, gizartean ereduak anitzak badira, hezkuntzan ere horrela izan behar du, asmo nagusia ikasleak gizarteratze prozesurako prestatzea baita. Horrela, gizartea eta heziketa batera joan behar dira, elkarren arteko lotura estua izanik. Baina, ikastetxe guztietan betetzen al da konexio eta kohesio hau?

Dakigunez, ikastetxe askok –pribatu zein kontzertatuek– ez diete ikasle zein langile guztiei ateak zabaltzen. Hezkuntza ezin da baztertzailea izan, eta, alde horretatik, pribatizatzea baztertzea da, errealitate jakin batzuk soilik kontuan hartuz, gizartearen ikuspegia mugatuz. Hala ere, zergatik hezkuntza pribatizatu? Ideia jakin batzuengatik? Erlijioarengatik? Metodologiagatik? Prest nago arrazoi edota justifikazio ezberdinak entzuteko. Ez dakit konturatzen garen baina gauza konkretu batzuk defendatu nahian, premiazkoenak diren asko ahazten edota baztertzen ditugu, aniztasuna eta honekiko tolerantzia eta balioespena, esaterako.

Honi jarraiki, munduan zehar, tamalez, ume zein pertsona askok ez daukate eskolara joateko aukerarik, beraien egoera sozioekonomikoa dela eta, adibidez. Gure gizartean, guztiok dakigu egoera zaurgarrian dauden pertsona horiek eskola publikoan matrikulatuko liratekeela, aniztasun hori onartzen, defendatzen eta baloratzen dugulako, inolako kuotarik edota ezaugarri espezifiko jakin batzuk eskatu gabe. Hortaz, ikastetxe pribatuek zein kontzertatuek ume horien eskolaratzea defendatzen dutela badiote, beraien ideiek, antolakuntzek eta planteamenduek ez dute hori adierazten. Arrazoi horiengatik, hezkuntzan dualizazio hori presente dago eta segregazioa sortzen du. Izan ere, estatu espainolean bere jatorriagatik ikasleak gehien segregatzen dituen erkidegoa da EAE, eta bigarren postuan dago egoera sozioekonomikoarengatik egiten duen ikasleen bazterketan. Eta ez dut uste errealitate honen erruduna Euskal Eskola Publikoa denik…

Argi daukat zein den jarraitu beharreko ildoa. Gizarte justuago, demokratikoago, inklusiboago eta zabalago baten alde borrokatu behar dugu, aniztasunetik ihes egin gabe, pertsona orok benetako elkarbizitzarako gaitasuna lortzeko. Horregatik, gelan bizitako errealitatea ezin da segregazioan oinarritu, gizartean ematen diren egoerak eta errealitateak irekiagoak eta askotarikoak baitira. Hain zuzen ere, ikasle kritikoak, demokratikoak eta aniztasuna toleratzen zein aberastasun moduan ulertzen dutenak hezi nahi baditugu, lehendabizi guk, irakasleok, giro horretan jardun behar dugu. Ezin da ikasle batengandik horrelakoa izatea espero, lehenik eta behin ikastetxeak berak eta bertako langileek ez badituzte ezaugarri horiek betetzen, defendatzen ezta aplikatzen.

Ondorioz, hasteko, pertsona guztien eskolaratzeko eskubidea eta aukera bermatu behar ditugu. Hezkuntzaren asmo nagusia ezin da izan ikasle jakin batzuk soilik izatea eskumen hori. Ezta ikasle jakin batzuk gainontzekoak baino urrunago heltzea. Nahitaez, gizarteko pertsona guztiek izan behar dute zehaztutako minimoetara heltzeko aukera. Behin hori lortuta, haratago joateko aukera zabaldu behar da ere. Baina nik, bereziki, nahiago dut ikasle jakin batzuk soilik horren urrun heldu beharrean, lehenengo guztiok heltzen bagara konkretatutako gutxiengoetara, geroago, guztion artean, ate eta aukera berriak zabaltzeko. Eta hori, eskola publikoak eskaintzen du. Beraz, Euskal Eskola Publikoa indartzeko momentua da, azpiegituretan hobetuz eta baliabide pertsonal zein materialetan inbertituz, Euskal Eskola Publikoa ardatz bilakatzeko. Inolako bazterketarik gabe, denona eta denontzat delako, Euskal Eskola Publikoaz harro!

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.