Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Idoia Zengotitabengoa Laka: '42°36?01?N 2°58?16?E'

2017/10/19
Zalaparta guzti honen erdian egotea egokitu zait. Ezer gutxi jakinda. Dei ofizial bat, diskrezio osoz. Ilusioa nabari da hitzetan, tentsio puntua tonuan. Atzera bueltarik gabeko bidai luze baten hasiera izango omen da. Gure beharra dutela, prestatzeko. Kolosala izango omen da eta. Arbasoengandik jasotako epika guztia geure barnean sartu eta bagoaz. Lehen atseden lekua ez da inondik ere uste genuena. Helmuga baino lehenago geldiarazi gaituzte. Atseden hartzeko leku ederra, etxekoa. Datozen egun mugituen aurretik eskertuko da. Historia biziz inguratuta gaude. Behinola herri hau ere saminaren lekuko bilakatu zen. Behinola herritar askok erbestera bidean zapaldutako bide bera egingo dugu gaur, alderantzizko noranzkoan. Istorio guzti horiek marraztutako eskuak sentitu ditugu geuregan. Nehork imajinatuko ez lukeen atseden lekua da. Guk ere bide ofizialagoak uste genituen. Gure segurtasuna lehenestearen abilezia. Heldu behar gara. Hegoalderako sortzen ari direnaz eta gure zeregin propioez ezer gutxi dakigu orain arte. Eta beldur puntua gurekin badaramagu ere, bidean zehar aurkitzen ditugun bizi istorioek zimurtutako esku eta etorkizun amestuak marraztutako begiradak geure egiten ditugu, geu egiten gaituzte. Ikasleak dira, baina baita diputatuak, jubilatuak dira baina baita administrazioetako langileak, gurasoak dira, lur-lantzaileak, beltzaranak,  langileak, txarnegoak… Los nadie  direla kontatzen digu interbentore batek. Ezberdinak izanik ere ametsak batu dituela guztiak. Nor izatearen ametsak. Idoia Zengotitabengoa Bagoaz nonbait plazara. Egun berezia, publiko egingo omen gaituzte. Eraikitako imajinaren antzik ez omen dugu guk? Hau ere ez da epikaren iruditegian genuena. Running-lariekin gurutzatu gara kaleetatik, gaupaseroekin, hiriaren bizitza normalizatutik… Eta jendetza nor izate horren eraikuntzan, beraien hitza errespetatzeko gorputz izatean. Bizitza emateko prest zegoen jendearekin amestu genuen iraultza, eta badu horretatik zerbait, baina bizitza amesten eta gozatzen duen jendearekin egiten ari dira hemen iraultza. Hau iraultza demokratikoa da. Mundu osoan isla duen iraultza kolosala. Instituzio batek nor izatearen eraikuntzan herriari erabaki hitza ematearen determinazioz iritsi naiz ni honaino. Eta noski, urteetan zehar los nadie guzti horiek, herriak finean, espazio publikoa hartu duelako.  Ez direlako blokeatu nola edo nork atala erabat zehaztean, zer egitean tematu direlako baizik. Asmatu dutelako instituzio, herri, subjektu artikulazioan, ametsean. Historia biziz betetako motxilaz, eta esperientziaz jositako euskaldunen ekarpen eta babesa emateak, egin dituzten kilometro eta parte hartze txalogarriak, jarri nau orain zuen euskaldunon eskuetan. Euskal Herrian bertan burujabetza prozesu indartsu bat martxan jartzeko testigu gisa. Eta hala izaten ari da gaurdaino, kolosala. Errealitatea bera, gu, jada ez gaude atzo geunden lekuan, ezta etzi egongo garen lekuan ere. Dena den, jaramon askorik ez egin. Hautestontzi bat besterik ez naiz. Taperwarea ematen duena, bai, baina hautestontzia. PD: Izan ninteke Idoia, baina izan ninteke ere Jordi, Trini, David edo Dolors, Toni, Saül, Rita edo Eva. Baina batez ere izan ninteke Joseba. Guztien ideiek josi dute testu hau.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiak oso-osorik eutsi dio bere zerga erreformari, neurririk polemikoenak barne

Bilbok ondare babesa emango dio Zabalguneari proiektuaren 150. urteurrenean

Bizkaia, Euskal Herria

Adingabeen zentroak «tentsiopean» daudela eta, Bizkaiak salbuespen egoera izendatu du berriro

Garraio publikoaren erabilerak %9 egin zuen gora iaz Bilbon

Kultura, Bizkaia

Juanjo Menak bertan behera utzi ditu Bilbon ematekoak zituen agur kontzertuak, alzheimerraren ondorioz

Ekonomia, Bizkaia

Diviparen Derioko lantokia itxi nahi dutela salatu du ELAk

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat espetxeratu dute, ustez hiru emakumeri sexu erasoak egiteagatik Gorlizen

Euskal Herria, Bizkaia

Berriro ere itsasoratu da ‘Kate’, Vigo helmuga

Paperezko 21 soineko lehiatuko dira zapatuan Gueñesen

Euskal Herria, Bizkaia

Teresa Laespada hautatu dute PSE-EEren Bizkaiko ahaldungai nagusi izateko

Rigoberta Menchu eta Shirin Ebadi Bakearen Nobel saridunak omenduko ditu Fair Saturday fundazioak Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Freedom Flotillak herritarren berotasuna jaso du Bilbon, Gazara abiatu baino lehen

Euskal Herria, Bizkaia

Gazte bat hil da istripuz Lekeitioko antzara proba ikusten ari zela

Euskal Herria, Bizkaia

«Erreparazio publikoa» eskatu du Agirre alkateak Getxoko jauregiaren auzirako

Euskal Herria, Bizkaia

Epaileak behin-behinean espetxeratu du ostegunean Barakaldon gizon bat hiltzeagatik atxilotutakoa

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.