Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Idoia Zengotitabengoa Laka: 'Euri gauetako efemeropteroak'

2018/09/28
Zerbait letrez marraztu nahian, absurdo-tik asko duela dirudien hemen eta orain honetan. Asteon lehen hotzak nabaritu zituen, burugogorkeriaz, behatzak oraindik galtzerdi itxialdira sartzea erresistitzen den honek. Lehen hotzekin batera etorriko dira dardarak, etorriko dira katilu bete kerekin eskuak berotzeko ahaleginak, bat baino gehiago albokoaren larru berotasun bila ibiltzeak… Badu malenkonia puntu bat sasoi honek, poetikoki, bederen. Eta badatoz sabeletik ateratzen diren kezkak, berogailua ezin jartzeak edo zenbatetan jartzearen erabaki zailak, argia piztearen beldurra ezin kontatuzko zenbaki luzeak etorriko diren ziurtasunaz hilabete amaieran… Absurdotik asko duela dirudien hemen eta orainak, gehiegi. Ezin da erreala izan. Gehiegi ezagutzen ditugun eta mintzen gaituzten datu gutxi batzuk besterik ez. Datuak, eta berekin dakarren errealitateak. Ez ahaztu hau. Irailarekin batera ia 60.000 familiek eskolara sartzeko gastuak ordaintzeko zailtasun larriekin hasi dute ikasturtea, bost haurretik bat pobrezia egoeran dagoelarik; Euskal Herrian 187.400 herritarrek –gehienak emakumeak– alarguntasun pentsioa jasotzen dute, zehatzago hirutik batek baino gehiagok 300 eta 600 euro arteko pentsioa jasotzen dute; 521.400 euskal herritar dira pobrezia edo gizarte bazterketan erortzeko arriskuaren zama bizkar gainean bizi direnak…  Argindarraren prezioak egundoko gorenak jo dituen honetan, alokairu librearen –nork izendatu du hala?– prezioa 970 eurokoa den honetan… kalkuluek ez didate ematen. Duintasuna desegiten ari dira. Idoia Zengotitabengoa Absurdotik asko duela dirudien hemen eta orainak, gehiegi. Ezin da erreala izan. Eta errepikatu arren, nekatu arte, gaur egungoa egonkortasuna dela. Lehman Brothers erori denetik hamar urtera, esan, mundu logika hau ezean ez dagoela besterik, sistema honek funtzionatzen duela. Begiratu, seguraski lan gogorrenen akordu diren zimur eta esku horiek dituztenei, begiratu begi berezi horietara, denbora horrek pixu egina dien begi malkoetara, eta esaiezu hori bera. Zer da bizirautea? Ta zer da bizitza duina izatea? Zer gertatzen ari da gure herrian? Eta berriz bagoaz betikora, bizitza bizigarrien periferietara, mugetara. Ta errepikatuko naz ni neu ere bai, ziur. Ezkerretik, guretik, absurdotik kanpoko hemen ta orain justoago bat eraiki dezagun, horretatik, lurraldetik, gorputzetatik, bizitzetatik… ekin diezaiogun bakoitzak –eta kolektiboan– norabide horretan. Plastikotan bildutako bizitza prefrabrikatuak salduko dizkigun merkatuaren aurrean, zerumugak marraztu ditzagun, zerumuga (zahar) berriak irudikatu ditzagun, eraiki dezagun gaurdanik bizitza duina(k) erdigunean d(it)uen logika berria(k). Guri dagokigu.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Azaroan hasiko dituzte Ermuko mendebaldeko saihesbidearen lanak

Aldiriko lehen Lottu trena bihar hasiko da Bilbo eta Urduña arteko bidea egiten

Bizkaia, Euskal Herria

Hondakin organikoekin, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kontsumitzen den gasaren %1,2 ekoitziko dute Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Emakume baten gorpua aurkitu dute Barakaldon, eta ikerketa bat abiatu dute

Euskal Herria, Bizkaia

Bilboko Udalak emakume bat etxegabetu du Otxarkoagan

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Trapagaranen, emakume bat autoz harrapatzea eta ihes egitea egotzita

Bizkaiko umeek eta nerabeek euren iritzia kontuan hartzeko eskatu dute

Kultura, Bizkaia

Europako pintzelek irudikatutako Amerika bildu du Bilboko Arte Ederren Museoak

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon gizon homosexualak hiltzen zituen gizona hirugarren aldiz zigortu dute hilketagatik

Euskal Herria, Bizkaia

Manifestaziora deitu dute Erandioko Los Ochos eraikinetako bizilagunak etxegabetu nahi dituztela salatzeko

Andre eskulangileek erakusleiho bat izango dute bihar Diman

Bidesariaren aurkako plataformak AP-68agatik ez ordaintzera deitu ditu gidariak

Euskal Herria, Bizkaia

Santurtziko Udalak aitortu du udaltzainek ez dietela Ander S.T.-ren heriotza eragin zuen atxiloketari buruzko informazio osoa helarazi

Portugaleteko Gurdibide, munduko hiri mahastien taldean

Kultura, Bizkaia

Deslokalizazioaren eta desmemoriaren aurkako literatura

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.